ELKAR BIZITZA 6.koen urte hasierako ateraldia

Ikasturte hasiera honetan, 6.ko ikasleek egun bateko ateraldi batean parte hartu dute. Irailaren 28an, Bidarraira joan dira. Han arroketan gaindi, "Via Navarra " ibilaldia segitu dute. 
Ateraldi horren helburuak dira, 6.eko ikasleen arteko harremanak azkartzea, talde dinamika bat sortzea norberak bere tokia atzematen lagunduz, Arroketan ibilaldiari esker, norberarekiko eta bestearekiko kontziantza lantzea, eta noski, euskara gozatzea!













6.ekoen sartze eguna 

Irailaren 1ean 6.eko ikasleek sartzea egin dute. Ikastoletako ezberdinetatik etorritako ikasleak elkartu dira Larzabaleko kolegioan. Goiza, irakasle arduradunekin pasa dute, kolegioaren ibilmoldea ezagutzeko. Arratsaldean, heien  artean hobeki ezagutzeko joko pista bat egin dute.  4.25etan,  autobusa berriz hartu dute eta biharamunean kolegio guziak heien sartzea egin dute umore onean! Argazki batzuk 6.koen lehen egunatik eta ondoko egunetatik : 










MASKARADA 4.ko ikasleek emanik

Kolegioaren urte bukaerako bestarendako 4.eko ikasleek Maskarada bat eman dute publiko handi baten aitzinean. proiektu hori  Maika Etxekopar eta euskarako irakaslearekin landu dute urte osoan.
Emanaldi bikaina, aupa zuek!














                                        
PAC ANTZERKI PROIEKTUA 3.ean : DRENAJE
 

Aurten 3.ko ikasleek "Drenaje izeneko antzerkia landu dute eta aurkeztu dute españolez.
Hecho en casa konpainatik 2 antzerkilarien laguntza ukan dute lan horren eramateko eta maiatzaren 19an antzeztu dute publikoaren aitzinean.
Hona argazki batzu 
















TRUKARTE

 Ziburuko ikasleekin trukaketa artearen inguruan. Aurten ere euskal artistak errezibitu ditugu kolegioan eta ikasleek tailler ezberdinetan parte hartzeko aukera ukan dute!

Graff, dantza garaikidea,
 euskal dantza, argazkigintza,
kantu gintza, bertso  rap, 
irratigintza, bideogintza taillerretan 
parte hartu dute ikasleek.
Milesker hurbildu diren artista guziei














KORRIKA TTIPI : 2014ko MARTXOAREN 11 an

Aurtengo korrika martxoaren 19an abiatuko da Urepeletik eta 29an bukatuko da Bilbon.
Kolegioan, beroketa lana hasia da, afitxak, musika etab... 
Giroan sartzeko ikasleek korrika ttipi egin dute martxoaren 11an,
korrika egin ondoren mezu irakurketa egin dute 
Oztibarreko ikasleek eta kolegiokeek.
Aupa denei!


















DANTZAZ PROIETUA


Urtarrilaren 12tik 16ra, Donostiako Dantzaz konpaina egonaldi artistiko bat egin du kolegioan.
Konpainiak 2014ko uztailan, "txoriak zoroen itsasoa" ikusgaria sortu zuen. Sorkuntza hori abiapundutzat harturik, 5.ko ikasleek lan berezi bat eraman dute Laboa, kantari-musikari -olerkiark utzi duen ondare landu dute ikasgai ezberdinetan.
Egonaldi denboran, ikasleek egunero oren bat eta erdiz konpainiako 6 dantzari eta koregrafoarekin, Laboaren kantuak oinarituz, gorputz adierazpena, eta dantza garaikidea landu dute.
Horrez gain, nahi zuten ikasleek ( 15 ikasle),  bigarren sorkuntza bat landu dute kolegioko ordutegitik kanpo.
 Aste bukaeran, astean zehar prestatutako bi sorkuntzak beste ikasleei aurkeztuak izan zaikzie.
Biharamunean, larunbatarekin, Donostiako Egia Gazteszena antzokian bururatuda proiektua .
Aste oso batez, dantza eta musikaren inguruan murgildua izan gira kolegioako ikasle, irakasle eta langile guziak!

















ABENDOAREN 3an Euskararen nazioarteko eguna : EUSKARAK 365 EGUN

































MUS TXAPELKETA hasia da!

22 talde parte hartuko dute aurten, giro onean hasi da, berri gehiago aste batzuen buruan